jueves, diciembre 30, 2010

Aldaketak

Urte berria dator... honekin batera blogarekin goatu naiz. Tipikoa da... noizean behin bi sarrera idatzi ta berriz utzi. Ume batek aspaldiko jolas bat berreskuratu, pare bat orduz ibili eta berriro ahaztuko du.

Urte berriarekin batera blogari itxura aldatu diot. Urtetan zehar izan dudan diseñu beltz eta ilun hori pikutara bidali eta gardenago bat ipini det... arrazoia? Blogari buelta emateko asmoa dakat. Orain arte nere paranoiak, inspiriazio sakonenak eta tripa ustelak idatzi ditut. Hau ez da guztiz joango. Noizean behin, inspirazio jaunak hala nahi badu, betiko moduan idatziko det. Baño orain ordea elementu berri bat sartuko det blogean. Eta dexentetan idaztea espero det, ez baitut behar ez inspiraziorik ez bururik gauza hauetaz idazteko.

Hemendik aurrera ikusten dudana idatziko dut. Entzuten dudana kritikatu. Munduari orientzaioz aldatzea eskatuko diot. Edozer gauza izan liteke... agian  gustuko sorpresak izan dituzue... edo agian puta mierda bat izango dela irudituko zaizue. Niri bost. Ez diot inori ona etortzera behartzen, baino etortzen denak jakin dezala bizitza (kasu honetan atzak) utziko dudala gustora izan zaitezen.

Goza dezazuela.

No hay comentarios: