Beltzezko gizon batekin topatu zinen kapital aldean eta kristoren ostiya eman zizun, putzu batera eroriz. Putzu horren sakonean azkeneko hilak pasa dituzu, infernuaren eta zeruaren artean, ezin arnasa harturik, ezin eskuak mugitu, ezin hankak mugitu, ezin goraka igo, ezin putzutik atera.
Beltzezko gizon batzuk etorri ziren putzu ondora, baina ez ziren laguntzera etorri, zu nola itotzen ikustera baizik. Irtetzeko lanen bat egitekotan berriz barrura bultzatzen zintuzten. Beraien helburu bakarra zure zoritxarra da, betiko infernua, besterik gabe.
Baina behin iritsi zen hainbeste itxarondakoa. Beltzezko gizon bat etorri zen, baina hura ez zetorren zuri gaitza eragitera, hor putzuan sartuta zauden horri aire pixka bat ematera baizik. Gizon hau besteen laguna omen zen, baina etzan oso ondo sentitzen egiten zuenarekin, ta arrepentituta, oxigeno pixkat ematea erabaki zuen.
Oraintxe bertan Erreala salbaziotik 4 puntura dago, 4 eskailera daude igotzeko, pixkanaka igotzekoak, baina igoko direnak. Igandean txurizko 11 gizon eta beltzezko bat, Oriol, Joga bonito.
No hay comentarios:
Publicar un comentario