sábado, enero 26, 2008

Denbora pasa ahala...

Denbora pasa ahala gabiltza parketik paseo bat ematen... egun eguzkitsua da, benetan ona bueltatxo bat emateko. Bertan banku txuri polit bat, hondartza bistak dituena, hitsik dago eta biok eseri gera, denbora pasa ahala, denbora pasatzeko. Parkea hutsik dago, biok bakarrik gaude... bada garaia, ireki egiten zaitut... brisa eder bat pasatzen da, epela... eta murgildu egiten naiz zure barruan, beste mundu batera sartzen naiz, beste pertsona bat izan naiteke zure barruan, denbora azkar pasatzen delako zurekin, baina aldi berean gelditu egiten da. Biok batera gaudenean mundu hutsa balego bezela da, gu biontzako bakarrik, gure mundua sortzen dugu, inoiz ez det irten nahi zure mundutik...

Liburua itxi eta etxerako bueltan nijoa, arratsalde polita izan da...

domingo, enero 20, 2008

Bigarren abestiaren proiektua



Lehenengoak kasi bukatuta dago. letra ta guzti.

miércoles, enero 16, 2008

burura etortzen zait...

"THE HAINE"

Esta es la historia de una sociedad k se hunde
y mientras se ba hundiendo no para de decirse
hasta ahora todo va bien
hasta ahora todo va bien
lo importante no es la caida
sino el aterrizaje


Nola liteke holako zerbait gertatzen den bitartean gizarteak ezer ez egitea galarazteko. Bizi garen garaia hontan gero eta gehiago dira bidean oztopo garaitu ezinak aurkitzen dituztenak gehienetan diruarekin edota etxebizitzarekin zerikusi handia dituenak. Horren erruduna gobernua dela esaten dugu holan eguna bukatu ta ohera sartzerakoan burua engainatu ta goxo-goxo egiten dugu lo. Astebeteko epean ez dugu gogoratuko momentu hartan hain txarto sentiaraztea eragin zigun arrazoi hura.
Eta helduko da momentu bat zeinetan ezin izango dugun ez aurrera, ez atzera egin gure laguntzaz eraikitako kaleko gartzelan aurkituko gara. Irteera gabe zulo ilun baten.

Baña nor da benetan horren errudun? Agian, bakarrik agian, erru pixkat izan dezakegu geuk ez? Eztakit, baña ez al dezute berdina pentsatzen? gero ta gutxiagorekin konformatzen gara, sofan botata kexatzen gara zeozer kentzen diguten bakoitzean. Momentuko kalentoia: "putaseme batzuk dira", "egunen baten denak elkartu ta gobernuaren kontra jo beharko genuke" ta horrelako milaka gauzak esaten dira. Badakizue zein dan horri buruz dekaten iritzixa?

JA JA JA


nola ostia pasako da hori auzo berdinean arazo berak dituzten hainbat pertsonei aio bat esateko kapazak bez ez bagara.

Horrela ez goaz inora, ta txarrena da ez duela ematen zeozer aldatu nahi dugunik. Gaur bertan zipaiuak fakultadian sartu tipo bat atxilotu ta juen ein diez, nonork ein dau zeozer? komentau dau zeozer? EZ
Eztakit nor den, eztakit zein dan atxiloketaren arrazoia ta hurrengo asterako ahaztu eingo zait gertatu dala ere.

Horrela pozik biziko naiz tokatzen ez zaidan bitartean begiak itxi ta aurrera jarraituko dudalako.

miércoles, enero 09, 2008

Barkatu klase

Nun sartu zera? Ez zaitut ikusten, ez zaitut aurkitzen... ilun dago dena. Bizitzan nuen argi bakarra itzali egin da... jada etzaude nire alboan... argia jun egin da... itzali egin zera.

Itxaropena al da galtzen den azkeneko gauza? Nik galdu det... baño badaude gauza asko galdu ez ditudana... atzekaldetik dator, haizea da, bultzaka, zuregana bultzaka... tuneletik atera gera, eta bizirik gaude, ez da ezer pasa...

domingo, enero 06, 2008

Salud y libertad (2)

6.30k. Iratzargailua. Snooze. A toda hostia gosaldu, a toda ostia dutxatu... trena ihes... justu justu... eta han dago berriz ere, trena argiz betez, neska hura... ta tokia libre... ailegatzeko asmoz jun da esertzera eta hala egin du... baina bi segundutara amona bat etorri eta tokia eskatu dio... zintzo zintzo portatu eta halamoduz txoko batera jun da.

Lana berriz. "Puto trabajo de los cojones" dio bere buruari. Nagusia ondotik pasa "hijo de puta" pentsatzen du. Nagusia momentu batean begira jartzen zaio...

- Tako jauna! Altxa zaitez oraintxe! Hitz batzuk esan behar dizkizut! ZUre inkopententziak...

Salud y libertad hitzak etortzen zaizkio buruari...

- ... enpresa honi kalte bakarrik egiten dio...

...salud y libertad...

- ez dakit azkenean...

... salud y libertad...

- ... izugarrizko gauzak egiten bukatu...

- Ixo...

- Ze esan dezu Tako jauna?

- Ixiltzeko...

- Nola?

- IXILTZEKO OSTIA PUTA!

Eta izugarrizko ukabilkada eman dio nagusiari. Inork "ikusi ez duen" ukabilkada, beraz nagusak ez dauka horren frogarik. Lankideek ize berri bat mote berri bat jarri diote Tako jaunari... ZARTAKO!

sábado, enero 05, 2008

Salud y libertad

Goizeko 6.30ak dira eta iratzargailuak jo du. "Snooze" botoiari eman eta bost minutu gehiago geratuko da ohean. Berriz jo du iratzargailuak. Mantak ez ditu kendu nahi, goxo-goxo dago, baina ala egin behar. Hotzikara handi batek bere gorputza mugitzen du mantak gainetik kentzean. Pijama kendu eta doministikuka hasi da, dutxara sartu aurretik. Dutxatu ta jantzi, gosari fuerte bat hartu eta 7.17 dira. "Kaka zaharra, ez naiz trenera ailegatuko, bost minutu horietan ohean geratu ez banintz..." esan dio bere buruari. Korrika jun da geltorika, eta hantxe zegoen tren urdin handi hura, jendea sartuz zihoala, "zortea ez detela ticketik erosi behar" esan zuen arnasestuka.

Kriston jendetza barruan, beti bezela altxata eta mugitzeko tokirik gabe, baina hantxe dago, ixkiniean, bere betiko tokian, neska eder hura, "egungo momenturik onena" pentsatuz ailegatu zen bere geltokira. Neska xarmangarri hura eserita jarraitzen zuen, leihotik begira...

- Tako jauna! Prest al dago eskatutako artxiboa?
- Segituan nagusi!
- Segituan ez! Oraintxe nahi dut!

Gaur ere berandu atera da lanetik. Tren geltokira iritsi eta zerbitzuak amaitu dira eta inez jun behar du etxera. Bidean dihoala, banku batean eserita ikusten ditu gazte batzuk, barrezka, zerbeza lata bat eskuan dutela. "Punki ziztriñak" pentsatzen du bere barnean begiratu egiten dituen bitartean:

- Pas'algo viejo?!

Buruarekin ezetz.

- Salud y libertad! - Eta gazteak trago bat hartu zuen zerbezarekin topa egin eta gero.

Ohera jun ze hiru hitz hoiek ahaztu ezin zituela... salud y libertad...