domingo, enero 06, 2008

Salud y libertad (2)

6.30k. Iratzargailua. Snooze. A toda hostia gosaldu, a toda ostia dutxatu... trena ihes... justu justu... eta han dago berriz ere, trena argiz betez, neska hura... ta tokia libre... ailegatzeko asmoz jun da esertzera eta hala egin du... baina bi segundutara amona bat etorri eta tokia eskatu dio... zintzo zintzo portatu eta halamoduz txoko batera jun da.

Lana berriz. "Puto trabajo de los cojones" dio bere buruari. Nagusia ondotik pasa "hijo de puta" pentsatzen du. Nagusia momentu batean begira jartzen zaio...

- Tako jauna! Altxa zaitez oraintxe! Hitz batzuk esan behar dizkizut! ZUre inkopententziak...

Salud y libertad hitzak etortzen zaizkio buruari...

- ... enpresa honi kalte bakarrik egiten dio...

...salud y libertad...

- ez dakit azkenean...

... salud y libertad...

- ... izugarrizko gauzak egiten bukatu...

- Ixo...

- Ze esan dezu Tako jauna?

- Ixiltzeko...

- Nola?

- IXILTZEKO OSTIA PUTA!

Eta izugarrizko ukabilkada eman dio nagusiari. Inork "ikusi ez duen" ukabilkada, beraz nagusak ez dauka horren frogarik. Lankideek ize berri bat mote berri bat jarri diote Tako jaunari... ZARTAKO!

No hay comentarios: