Goizeko 6.30ak dira eta iratzargailuak jo du. "Snooze" botoiari eman eta bost minutu gehiago geratuko da ohean. Berriz jo du iratzargailuak. Mantak ez ditu kendu nahi, goxo-goxo dago, baina ala egin behar. Hotzikara handi batek bere gorputza mugitzen du mantak gainetik kentzean. Pijama kendu eta doministikuka hasi da, dutxara sartu aurretik. Dutxatu ta jantzi, gosari fuerte bat hartu eta 7.17 dira. "Kaka zaharra, ez naiz trenera ailegatuko, bost minutu horietan ohean geratu ez banintz..." esan dio bere buruari. Korrika jun da geltorika, eta hantxe zegoen tren urdin handi hura, jendea sartuz zihoala, "zortea ez detela ticketik erosi behar" esan zuen arnasestuka.
Kriston jendetza barruan, beti bezela altxata eta mugitzeko tokirik gabe, baina hantxe dago, ixkiniean, bere betiko tokian, neska eder hura, "egungo momenturik onena" pentsatuz ailegatu zen bere geltokira. Neska xarmangarri hura eserita jarraitzen zuen, leihotik begira...
- Tako jauna! Prest al dago eskatutako artxiboa?
- Segituan nagusi!
- Segituan ez! Oraintxe nahi dut!
Gaur ere berandu atera da lanetik. Tren geltokira iritsi eta zerbitzuak amaitu dira eta inez jun behar du etxera. Bidean dihoala, banku batean eserita ikusten ditu gazte batzuk, barrezka, zerbeza lata bat eskuan dutela. "Punki ziztriñak" pentsatzen du bere barnean begiratu egiten dituen bitartean:
- Pas'algo viejo?!
Buruarekin ezetz.
- Salud y libertad! - Eta gazteak trago bat hartu zuen zerbezarekin topa egin eta gero.
Ohera jun ze hiru hitz hoiek ahaztu ezin zituela... salud y libertad...
No hay comentarios:
Publicar un comentario